Abiadura. Udalak ezarritako abiadura-muga errespetatzen ez badugu, adibidez, bidegorritik 15 km/ordukoa gainditzeagatik, 40 euro inguruko isuna jarri ahal digute.
Bidaiari bakarra. Patinete batean ezin dugu bi lagun batera joan. Hori ez betetzeagatik isuna 100 eurotakoa izan daiteke.
Mugikorrik eta entzungailurik ez. Patinetea ibilgailua denez, gainerako gidarien antzera, ezin da mugikorrik, entzungailurik edo antzeko tresnarik erabili horiek gidatzen ditugunean (200 €ko isuna).
Kaskoa. Estatu mailan ez dago ezer araututa eta, beraz, Udalek ezarritakoari begiratu behar diogu. Zentzunaren arabera, ez behartzeak ez du esan nahi seguruago joateko komenigarria ez denik (udalean eraman behar dela ezarrita badago eta ez badaramagu 200 €ko isuna izan daiteke).
Espaloietan eta oinezko guneetan ez. Arau orokor gisa eta DGTren azken zehaztapenen arabera ezin dugu horietatik zirkulatu (200 €ko isuna).
Gauez argiak eta islatzaileak. Gauez, gainerako gidariek ikusi behar gaituztenez, eraman egin behar ditugu (200 €ko isuna).
Patineteak non aparkatu. Udal ordenantzek arautu behar dute ea kalean aparkatu daitezkeen ala ez.
Alkoholaren edo drogen eraginpean ibiltzea. Horrela joanez gero 100 eta 500 euro arteko isuna jaso ahal dugu. Alkoholemia-proba egiteko eskatzen badigute burutu beharko dugu. Drogetan positibo emanez gero, patinetea eraman eta gordailuan utziko dute, horretan ez ibiltzeko.
Patinete-kategoriatik kanpo. Aparailuak DGTk patinetetzat hartzeko irizpideak ez betetzekotan (25 km/orduko abiadura baino handiagoa, jezarlekua edukitzea…) eta dagokion baimena eta asegurua ez edukitzekotan, ala dagozkien prestazioak baino gehiago izateko manipulatuak izan diren ibilgailuak badira, 500 euroko isuna jarri eta patinetea eraman eta gordailuan utziko dute, gu ibiltzen ez jarraitzeko.
Adin txikikoak. 18 urte baino gutxiagoko gazteek arauak ez betetzekotan eta horiengatik isuna jasotzekotan, haien guraso, tutore edo zaintzaileek egin beharko diete aurre.
Punturik ezin kendu. Arau-hausteren bat egitekotan ez dute punturik kentzen.