Espaloietatik. Estatuko Trafiko Zuzendaritzak espaloietatik patinetez ibiltzea debekatu du.
Kale arruntetatik. Herri batzuen araudiaren arabera 50 km orduko abiadura duten kaleetan ez da patinetez zirkulatu. Arlo honetako elkarteek bizikleten zirkulazioarekin parekatzeko eskatu dute, hau da, ia bide publiko guztietan erabili ahal izatea.
Kontrako norabidean. Ezin gara kale baten kontrako norabidean ibili.
Errepideetatik. Herri arteko errepideetatik ezin gara patinetez ibili galtzadatik. Bazterbideari dagokionez, ez dago hori debekatzen duen araudirik, baina badirudi lege berriak baztertu egingo duela, Europako joeraren aurka.
Autopista eta autobietatik ez. Hemen ere, noski, ezin gara patinetez ibili.
Patinetea aparkatzea. Dagokion Udalean ezer araututa ez badago, kalean aparkatzekotan txirrinduletarako edo motorretarako aparkalekuan uztea gomendatzen da, baina ez kaleko bestelako elementuetan (faroletan, barandetan…).