Galdetegia

4. Patinetez ibiltzea

Patinetez ibiltzeko gutxienez, udal bakoitzean desberdina bada ere, oro har 14 urte eduki behar dugu, kaskoa jantzita eraman eta txirrina nahiz argiak eta islatzaileak eraman behar ditugu.

Guztiz balaztatzeko zenbat metro behar dugun jakin behar dugu.

Semaforoak berde jartzen zaizkigunean garrantzitsua da bat-batean azeleratzea berehala abiadura on bat lortzeko.

Besteak beste, bidegorrietan eta kalegorrietan (bizikleta-kaleak/ciclocalles) ibili gaitezke.

Debekatuta eta zigortuta dago patinetez espaloietan, kontrako norabidean, herri arteko errepideetan, autopistetan eta autobideetan zirkulatzea.