Udalaren arabera. Dekretu berriak ez du zehaztu herri barruan, oro har, zein bidetatik ibili daitekeen eta zeintzutatik ez eta erabakia udal bakoitzaren esku utzi du. Beraz, zehaztuta ez dagoen bitartean, herri barruko galtzada eta kale guztietatik ibili gaitezke.
S-30 kaleetatik. Kale horietatik, noski, patinetez ibili gaitezke. Gogora dezagun, gehieneko abiadura gainditzen badugu (25 km/orduko), patinete sailkapenetik ateratzen garela.
Kalegorrietatik ("bizikleta-kaleak" edo gazteleraz “ciclocalles”). Bizikletak ibiltzeko lurreko seinalizazioa duten eta autoekin fisikoki bereiztu barik dauden kaleetan ere joan gaitezke patinetez. Bereizketa hori marra zuri biekin edo zoladura gorriarekin egiten da.
Bidegorrietatik. Bide horietatik ibili gaitezke baina txirrindulariek gurekiko lehentasuna izaten dute. Hemen abiadura egokian joango gara, hau da, 15 km/orduko gehienez.
Gune berezietatik: S-28 biziguneetako kaleak, pistak, parkeak. Horietatik ere ibili gaitezke, betiere oinezkoen lehentasunari eutsiz.
Oinarrizko araua. Udal batzuetan argi zehaztu dute inongo kasutan patinetelariek ezin dugula fatxadetatik eta oinezkoengandik 1,5 metro baino hurbilagotik ibili.