Udalen arabera. Esan bezala, patineteen zirkulazioa arautzea udalei dagokie. Hala ere, gehienek ez dutenez, estatuko 970/2020 Dekretu berria jarraibide gisa hartzen da.
Adina. Aldeak daude ordenantza bakoitzaren arabera baina gutxienez 14 urte eskatzen dira.
Kaskoa. Herri gutxi batzuetan bakarrik da derrigorrezkoa. Gehienetan, Europa osoan bezala, ez da derrigorrezkoa. Ikusi araudiak hemen.
Txirrina. Nahiz eta hau ere ez den derrigorrezkoa, gogoan izan behar dugu badela gomendagarria
Argiak eta islatzaileak. Derrigorrezkoak dira, gauez ikusi gaitzaten, bizikletakoak bezalakoak: aurrekoa zuria eta atzekoa gorria. Islatzaileak edo txalekoa ez dira derrigorrezkoak baina bai erabat gomendarriak.
Asegurua. Udal batzuetan asegurua edukitzera behartzen dute baina gehienetan ez dago oraindik araututa. Zerbait gertatzekotan oso lagungarria da, eta urteko 15 €tik aurrerakoa da bere kostua.
Zirkulazioko seinale eta arauak. Gainerako ibilgailuen antzera seinaleak nahiz arauak errespetatu behar ditugu.
Bakarra. Patinetean ezin dugu inor gurekin eraman, umea bada ere.
Balaztatzea. Jakin behar dugu zenbat metro behar dugun guztiz balaztatzeko. 5 metro badira, horixe da gorde beharko dugun segurtasun-tartea ibiltzen garenean.
Azeleratzea. Saiatu bat-bateko azelerazio askorik ez egiten, horrek bateria nabarmen gastatzen duelako.
Seinalizazioa. Txirrindularien antzera, S-30 kaleetatik ibiltzen garenean ezker-eskumako biraketa seinalizatea gomendagarria da, beste ibilgailuetako gidariek gure mugimenduen berri izan dezaten eta geure buruak hobeto ikusarazteko.