l) Banaka-binaka

Taldeka joateko gaitasuna. Edozein unetan prest egon behar dute banaka joateko, bikoteka, abiadura aldatzeko…

 

Ariketa. Berau egiteko maniobra hauek egingo ditugu:

  1. Bikoteka eta banaka. Taldekoak nahi duten moduan hasiko dira. Txistua jotzen dugunean banaka jarriko dira, ezkerbikote atzean jarrita. Berriro txistua jotzean bikoteka jarriko dira ostabere, ezkerbikote alboan jarrita. Eta horrela zenbait aldiz.
  2. Moteldu eta bizkortu.“Moteldu” esaten dugunean abiadura motelduko dute segurtasun-tartei eutsiz. “Bizkortu” esaten dugunean abiadura handitu beharko dute.
  3. Noranzko bietan. Erlojuaren noranzkoan eta ondoren kontrakoan egitea komenigarria da.