m) Geldoen lasterketa

  1. 20 metroko tartea duten bi marra egingo ditugu. Lehenengoan denok jarriko dira (txirrindularien artean 1,5 edo 2 metroko distantziara) eta helburua da 20 metro horiek ahalik eta denbora luzeenean egitea, jaitsi barik. Alboko segurtasun-tarteari ere eutsi behar zaio eta ez du balio albokoa ikutzeak.
  2. Oinak pedaletan jarri barik baina oina lurrean behin jarrita indarra hartuz (eta gero oinak eskegita eramanda) bizikleta ahalik eta gehien aurrera eramaten saiatuko dira. Irabazlea distantzia luzeena egiten duena izango da.