j) Segurtasun-tarteak

 

Azaldu. Taldeari beheko jarraibideak azalduko dizkiogu:

Ariketa. Berau egiteko maniobra hauek egingo ditugu:

  1. Irteeran jarriko dira eta bata bestearen atzetik ibiltzen hasiko dira, ilaran. Lehenengo doanak abiadura handitu eta moteldu ahala, atzekoek berdin egingo dute eta segurtasun-tarteari eutsi behar diote.
  2. Amaitu ondoren kontrako noranzkoan egingo dute, hau da, bata erlojuaren antzera egin badute oraingoa kontrakora izango da, baina abiadura moteltzen den bakoitzean atzera ere begiratu beharko dute, segurtasun-tarteari eusten  dioten bitartean.
  3. Hirugarren itzulian binakako distantzia lantzeko, proba berdina egingo da baina biko ilaran. Albokoarekiko tarteari eutsi behar zaio, 80 bat zentimetrokoa, ez gehiegi urrunduta baina ezta eskuleku biak elkar jotzeko moduan ere. Bihurguneetan kanpoaldean dagoenak abiadura azkartu behar du biek parean jarraitzeko.
  4. Laugarren itzulian taldean goazenean Stop eta Bidea eman seinaleak landuko dira. Stop esaten dugunean taldea gelditu egin behar da aurreko eta alboko segurtasun-tarteak errespetatuta. “Bidea eman” esaten dugunean abiadura asko moteldu behar dute baina gelditu barik.