i) Gurutzeak eta lehentasunak

Koordinazioa. Beste txirrindulari batzuekin mugimenduen koordinazioa praktikatzeko, bi biribil egin behar dira konoekin. Biribil bakoitzak 5 metroko diametroa izango du eta bien artean 3 metroko distantzia utziko da.

 

Ariketa. Berau egiteko maniobra hauek egingo ditugu:

  1. Ikasleak ilaran ibiltzen hasiko dira.
  2. Lehenengo biribilera heltzean albotik pasatuko dute baina bigarrenera heltzean inguratu eginbehar dute, erlojuaren kontrako noranzkoan.
  3. Hasieran daudenek, erdiko tartetik pasatzean, topo egingo dute ilaran atzerago datozenekin.
  4. Lehentasunak aplikatu, hau da, eskumatik datozenek lehentasuna dutenez haiei pasatzen utziko zaie.
  5. Bigarren aldiz egiten dugunean arinago egitea eskatu ahal zaie.