h) Oztopoak saihestea

Azaldu. Taldeari behekoa azalduko diogu:

Ariketa. Berau egiteko maniobra hauek egingo ditugu:

  1. Bakoitza irteeran jarriko da eta hortik abian jarriko dira, ilaran, kono baxuek zehaztutako bide estutik (ilarak 10 metroko luzera izango du).
  2. Erdian bidea estutzen duten 3 kono altu daude eta horiek ikutu barik aurrera egingo dute
  3. Amaieran soka bat egongo da, horizontalean jarrita eta lurretik 1,60-1,90 bat metrotara (egokitu taldeko kideen garaietara) eta  hortik behetik pasatu behar dute.
  4. Ibilbidea amaitu ondoren, berriro egingo dute.