g) Seinalizazioa eta trebetasuna

Azaldu. Taldeari beheko jarraibideak azalduko dizkiogu:

Ariketa. Berau egiteko maniobra hauek egingo ditugu:

  1. Taldeko kide bakoitza irteeran jarriko da eta hortik abian jarriko da, ilaran. Lehenengo karratura heltzean albotik pasatuko dira.
  2. Ondoren atzerantz begiratu eta eskumara seinalizatuko dute eskumako besoa luzatuz, eta biraketa egingo dute.
  3. Jarraian atzerantz begiratu eta ezkerrera seinalatuko dute ezkerreko besoa luzatuz, eta biraketa egingo dute.
  4. Azkenik, karratutik 7 metrotara dagoen konora heltzean balaztatze mugimendua egingo dute eskumako besoa luzatuta gorantz eta berantz eginez zenbait aldiz, gelditu eta zirkuitutik aterako dira.
  5. Hurrengo itzulitan berdin egingo dute baina noranzkoaren alde bereko besoa luzatu beharrean, beste besoa gorantz altxatuz egingo dute.
  6. Hirugarren itzulian saiatuko dira ibilbide guztia esku batez joaten, uneren batean eskuz aldatzeko aukera badute ere.