Azaldu. Taldeari beheko jarraibideak azalduko dizkiogu:
Eredu desberdinak. Bizikleta batzuek atzeko piñoiak baino ez dituzte baina beste batzuek aurrean plater desberdinak dituzte.
Piñoia. Normalean, erdikoak eramatea hobe, eta ahalegin handia egin behar dugunean (aldapa handia, pisu gehiago…) piñoi handiagoak jarriko ditugu.
Eta alderantziz.Ahalegin txikia egin behar badugu, piñoi txikiagoa jarri ahal dugu, arinago joateko.
Platerako aldagailua. Alderantziz dabil: ahalegin handia plater txikia.
Noiz aldatu?Piñoi-aldaketa bizikleta abian dagoenean egin behar da, katea bere lekuan kokatzeko denbora izan dezan. Baina ez dugu aldatuko geldirik gaudenean, Stop edo semaforo batean.
Abiatzean.Ibiltzen hasteko, hobe da piñoi altuekin hastea, baina, horretarako, guztiz balaztatu baino lehen, igotzea komeni da, behin gelditutakoan piñoi altua jarrita izan dezagun.
Ariketa. Berau egiteko maniobra hauek egingo ditugu:
Bakoitza irteeran jarriko da eta hortik abian jarriko da.
Lehenengo konora heltzean piñoia txikituko du abiadura hartu duelako.
Bigarren konoan balaztatzen hasi eta piñoi handia jarri behar du.
Hirugarren konoan guztiz gelditu behar da, piñoi altua ondo kokatuta.