e) Aparkatutako ibilgailuak aurreratzea

Azalpenak

Maniobrak

  1. Begiratu: sorbaldatik atzerantz begiratuko dugu ea ibilgailurik datorren eta aurrerantz ere bai ea autoan norbait dagoen ikusteko.
  2. Seinalatu: ezkerrarekin maniobra seinalatuko dugu, besoa luzatuta.
  3. Balaztak prest: badaezpada esku biak balazten palanketan jarriko ditugu, bat-batean balaztatu behar izanez gero arin egin dezagun.
  4. Egiaztatu: berriro atzerantz sorbaldatik begiratuko dugu ea oraindik lekurik daukagun eta ea ez datorren inor, galtzadan ezkerrerantz egiteko.
  5. Maniobra: ezkerrera egin eta aparkatutako ibilgailutik 1,50  metrora igaro. Aurreko txirrindulariarekiko segurtasun-tarteari ere adi egon.
  6. Itzuli: aurreratu ondoren galtzadaren bazterrera itzuliko gara.