d) Galtzadatik irtetea

Leku egokia bilatu. Hau da, libre dagoen espaloi zati bat, oinezkorik gabe eta ariketa egiten ari garen guztiok sartzeko modukoa.

 

Maniobrak. Maniobra hauek egingo ditugu:

  1. Begiratu: sorbaldatik begiratuko dugu ea atzetik ibilgailurik datorren eta baten bat badator hobe pasatzen uztea. Ez datozenean:
  2. Seinalatu: galtzadatik irteteko lekurik badago seinalatu egingo dugu ezkerreko beso luzatuta eta gorantz eta beherantz mugituz, balaztatzea adierazteko.
  3. Balaztatu: manetak apurka-apurka sakatzen hasi, biak aldi berean, abiadura moteltzeko.
  4. Egiaztatu: eman beste begirada bat atzerantz galtzadatik segurtasunez atera gaitezkeela egiaztatzeko.
  5. Espaloira itzuli: maniobra segurtasunez egin ahal dugula ikusten dugunean, erabat balaztatuko dugu eta espaloira igoko gara bizikletarekin.