c) Galtzadan bide zati labur bat egitea

Azalpenak:

Maniobrak:

  1. Begiratu: atzerantz sorbaldatik begiratuko dugu ea ibilgailurik datorren eta ez badator bizikleta galtzadan kokatuko dugu.
  2. Seinalatu: ibilgailurik ez badator, ezkerreko besoa luzatuko dugu, atzamarrak elkartuta eta ahurra beherantz.
  3. Abiatu: pedalei eragiten hasiko gara eta esku biak eskulekuan kokatuko ditugu.
  4. Egiaztatu: indarra hartu ahala, atzerantz beste begirada bat botako dugu, maniobra ondo egiten ari garela egiaztatzeko.
  5. Kokatu: galtzadan ondo kokatuko gara abiadura hartu ahala, eskumaldean, galtzadaren erdibidetik edo herenbidetik, aurrerantz begira, aurrekoarekiko segurtasun-tartea kontuan hartuta eta inguruko gauza guztiei adi-adi.