c) Hasiera eta geldiunea

  1. Bizikletara igotzean. Mugitu ez dadin, esan dugun bezala balaztak sakatuta edukiko ditugu.
  2. Pedala “abiatzeko jarreran”. Hala jarriko dugu, hau da, goialdean, aurrerantz. Platoa erlojua balitz oina 02:00etan jartzea litzateke (goian pixka bat aurrerantz). Normalean eskumako hanka da pedalean jartzen dena eta ezkerrekoa lurrean baina batzuek alderantziz egiten dute. Segi balazta-palankak sakatzen.
  3. Martxan jartzeko. Pedalari eragingo diogu, balaztak askatzen goazen bitartean.
  4. Gelditzeko. Pedalei eragiteari utziko diogu, balazta biak sakatuko ditugu aldi berean eta modu ez bortitzean, oin bat lurrean eta bestea pedal gainean “abiatzeko jarreran” jarriko ditugu, berriro ibiltzen hasteko.