b) Gurutzeak egitea eta ezker-eskuma seinalatzea

Azalpenak:

Maniobrak. Maniobra hauek egingo ditugu:

  1. Begiratu: Sorbaldatik atzerantz begiratuko dugu ea galtzadara sartu gaitezkeen.

  2. Seinalatu: Maniobra segurua bada, besoa luzatu, gure maniobra adierazteko.

  3. Balaztak prest: Esku biak eskulekuan jarriko ditugu eta gero abiadura moteltzeko astiro-astiro balaztatuko dugu gurutzera heldu ahala. Besoa beherantz eta gorantz eginez abiadura moteltzen ari garela adieraziko dugu (urrats hau hasieran agian ez da egin behar, trebetasun nahikoa eskuratu arte).

  4. Egiaztatu: Azken begirada aurrerantz hartuko dugun kalean egingo dugu, alde bietara libre dagoen ikusteko. Libre ez badago (beste noranzkoan auto bat dator, oinezkoak gurutzatzen ari dira…), geldituko gara eta libre egon arte itxarongo dugu.

  5. Maniobra: Maniobra segurua bada biraketa egingo dugu.