Maila desberdinak.Denok trebetasun-maila bera ez dugunez, egoera guztiak kontuan hartu eta talde osoak eraman ditzakeen abiadura eta erritmora moldatuko gara.
Ikasten, ez lehiatzen. Taldekide guztiek oinarrizko trebetasunak eskuratu ditzaten ahaleginduko gara eta baten batek trebetasun handiagoa badu ez da erakusteko unea, bestei laguntzekoa baizik.
Arriskua. Kalean gaude, asko gara, batzuei gehiago kostatzen zaie… beraz, arreta osoaz eta ADI joango gara.
Debekuak. Ez dugu onartu behar esku barik edo esku batekin edota sigi-saga ibiltzea, irristaketak edo lasterketak egitea eta antzeko gauzak.