Autonomia. Patineteen fabrikatzaileek adierazten duten ibiltzeko autonomia leku lautik eta abiadura txikietan ibiltzekotan da. Beraz, praktikan, fabrikatzaileak adierazitako km-ak baino % 30 gutxiago egin ahal izango ditugula aurreikusi behar dugu.
Aldapak. Joan nahi dugun lekura joateko aldapak badaude, askotan jaitsi beharko gara patinetetik. Izan ere, patinete arruntak ez dira % 10-15eko aldapetan igotzeko gai, edo haien abiadura nabarmen moteltzen da. Patinete garestiek (800 eurotik gorakoek) ez dute arazo hori, baina kontuz, 25 km/ordukoko abiadura gaindituz gero beste kategoria batean sartzen dira, eta orduan matrikula, gidabaimena eta asegurua behar dira.
Kargatzeko denbora. Erabat kargatzeko 4 ordu edo gehiago behar izaten dute. Beraz, bide luze bat egin badugu eta epe laburrean beste bat egitekotan bagabiltza kontuan hartu behar izango dugu.
Lapurtzeko aukera. Bizikletaren antzera, patineteentzat ere lapurtzeko aukera oztopo nabarmena da. Arazo hau giltzarrapo egoki batekin konpondu daiteke. “U” formako giltzarrapo zurrun edo malgu bat irtenbide bikaina da patineteen kasuan.