Menderatu. Bizikleta bikain menperatu behar dugu, arreta guztia taldean jartzeko eta ez bizikletaren maneiuan.
Taldea ezagutzea. Ezinbestekoa da jakiteko nortzuk behar duten laguntza gehiago, nor lasaitu behar dugun, nor distraitzen den…
Ibilbidea. Ondo aztertuko dugu hasi baino lehen eta bizikletaz egingo dugu, dena egiaztatzeko: denborak, gurutzeak, seinaleak, etab.
Udaltzainak. Kalera taldearekin atera baino lehen udaltzainei horren berri emango diegu, haiek guri informazioa emateko (balizko obrak...) baita, agian, laguntza emateko ere.
Bereiztu. Begiraleok bereizgarri bat eraman behar dugu, taldeko parte-hartzaileek edota gidariek erraz antzemateko (adibidez guk txaleko laranja eta parte-hartzaileek horia) edo bandera txiki bat…).
Eredu izango gara. Jarrera adeitsu eta egokia izango dugu, ez soilik parte-hartzaileekin, baita gidariekin eta abarrekin ere.
Zailtasun gehiago duten ikasleak. Hasieran baino atzeko aldean kokatuko ditugu, atzeko begiralearen zaintzapean. Horrekin ez dira urdurituko talde gehiena haien atzean zain edukitzeagatik eta atzean egonda, begiraleok atzetik aurrerantz hobeto lagundu eta animatuko ditugu, aurretik atzerantz baino.
Jarrera desegokia.Ikasleren batek jarrera desegokia badu hobe azken lekuan jartzea, atzeko begiralearen begiradapean, taldean eragin negatiborik sor ez dezan. Eta jarrera desegokiarekin jarraitzen badu, ikastarotik kanpo utziko genuke, besteen segurtasuna bermatzeko.
Gelditu.Taldea gelditu behar bada, talde osoa sartzen den leku batean izan beharko da. Ezin da talde zati bat kalean trafiko artean geratuta utzi.