Partaideek ekarri ohi dutena. Ikasle bakoitzakbizikleta eta kaskoa ekarri behar ditu. Baten batek edukiko ez balu, partekatzeko aukera egon liteke.
Antolakuntzak ekarri ohi duena. Parte-hartzaile bakoitzarentzako txaleko eta amaierako ziurtagiri bana eta ariketa praktikoak egiteko materialak (konoak, zenbakiak, txilibitua...).
Begiraleak. Ahal dela, begirale gisa ibiliko direnek ikastaroa 2-3 urtetan emateko konpromisoa edukitzea komenigarria da, eskarmentua hartutakoan hobeto irakasten delako, batez ere, kalean egiten diren ariketetan ohiko trafikoarekin.