Bi modu desberdin. Bizikleta beste garraiobideekin uztatzeko bi era daude: bizikleta garraio publikoan bertan eramanda ala abiapuntuko geltokian aparkatu eta helmugako geltokian beste bizikleta bat hartu (udal bizikleta bat adibidez).
Bizikleta geltokian aparkatu. Bizkaian horrelako gutxi daude oraindik baina hainbat esperientzia egon dira, esate baterako, Euskotrenek eta Zamudioko Udalak herriko geltokian batera ezarritakoa.
Bizikleta garraiatu. Abiapuntuko eta helmugako geltokietan bizikleta bera edukitzea komeni denean aukera onena da, baina baldintzak bestelakoak dira garraiobidearen arabera.
Doan. Bizikleta doan eraman dezakegu aldirietako Bizkaiko tren-zerbitzu guztietan.
Ordua eta kokapena. Ez gara puntako orduetan ibiliko eta bizikletak garraiatzeko berariaz prestatutako aldean kokatuko ditugu. Batzuetan, tren-unitatera sartzeko plataformetan egoten da, ate bakoitzaren ondoan, beste batzuetan haien erdialdean edo mutur bietan. Kasu bakoitzean galdetu behar izango dugu.
Taldeak. Bizikleta-multzo bat trenean eramango dugula aurreikusten badugu, aldez aurretik garraiobidea kudeatzen duen enpresarekin harremanetan jartzea komeni da.
Gurpila biratu. Bizikleta geltokietako eskailera mekanikoetatik garraiatzeko, aurrealdeko gurpila 90°-tan biratuta eramatea gomendatzen dugu, iraulita jausi ez dadin.
100 kilometrotik gorako ibilbideetarakotren-zerbitzuetan. RENFEk hiru euro kobratzen ditu bizikleta eramateagatik, betiere tren-unitate motaren arabera ezarritako baldintzekin.
Baldintzen zerrenda tren-zerbitzuetan. Hona hemen Bizkaiko tren-operadoreek bizikleta garraiatzeko eskaintzen dituzten baldintzen zerrendarako estekak (Esteka erabiltzeko jarri ezazu kurtsorea izenburuan eta sakatu Ctrl botoia):
Baldintzen zerrenda beste garraiobideetan. Aparteko araudi eta baldintzak daude horietako bakoitzean. Edonola ere, gogoan izan garraio-operadore guztiek bizikleta eramateko erraztasunak emateko konpromisoa hartuta dutela. Hona hemen baldintzen zerrendarako estekak:
Hegazkinez. Garraiobide hauetan eramateko, bizikletek gainerako maleten trataera dute eta arazo barik eraman daitezke baina zorro baten barruan garraiatu behar dira eta enpresaren batek eskulekua tolestea, pedalak kentzea eta gurpiletan aire kentzea eskatu dezake.
Hitzarmena. Intermodalitatea sustatzeko helburuaren barruan, bizikleta garraio publikoan eramatea errazteko asmoz hitzarmena egin zuten Bizkaiko garraio-operadoreek. Lankidetza protokoloa