Eskumenak. Bizkaiko Foru Aldundiak mugikortasun iraunkorraren sustapenean hainbat eskumen ditu eta Udalek nahiz Mankomunitateek ezarri beharreko tokian tokiko planen gidalerroak prestatzen ditu.
Organo eskudunak.Bizkaiko Foru Aldundiaren barruan mugikortasun iraunkorraren sustapenean esku hartzen duten organo bi daude:
Azpiegitura Saila. Azpiegitura orokor eta zehatzak antolatzen ditu.
Mugikortasun Iraunkorra Sustatzeko zerbitzua:mugikortasun iraunkorraren aldeko kultura eta baliabideak sustatzen ditu.
Aldizkaria. Bizikleta sustatzeko bere ekimenen berri emateko xedez urtean bitan aldizkari bat argitaratzen du.
Bizikletaren erabilera sustatzeko Bizkaiko Bizikleta-bideen Plan Sektoriala (2023-2035). Agiri horretan jasota dagoenez, Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza arloko irizpide berrien barruan ("Lurraldea 2040" gidalerroen estrategia berria) garrantzitsua da bizikleta bidezko mugikortasuna (bereziki hiriguneetan eta distantzia laburretan) sustatzea, bizikletaren eta garraio kolektiboaren arteko intermodalitatearekin eta bizikleta elektrikoa garraiobide gisa sartzeko aukerarekin batera.
Autoaren erabilera gutxitu: Zehatz-mehatz, 8 km-tik beherako joan-etorrietarako autoa ahalik eta gutxien erabiltzea lortu nahi da, izan ere, gaur egun tarte horren barruko bidaien laurdena ibilgailu-mota horretan egiten da.
Bizikletaren erabilera-mota bi bereizten ditu:funtzionala (lanera joatea, erosketak edo gestioak egin…) 10-15 km-ko gehieneko ohiko joan-etorriekin; eta aisiazkoa (kirola, naturguneak bisitatatzea, asialdia...).
Gizarte arloko erronkak: Gizarte-eredua aldatzearen ondorioz, kolektiboak (andrazkoak, umeak, adinekoak eta desgaituak) bereizten dira bizikletaren erabilera sustatzeko ahaleginaren barruko erronka gisa.
Lege eta arau arloko beste tresna batzuk. Arlo honetako foru-politika osatzen duten tresnak honakoak dira:
"Bizkaia Bizikletaz" Bizikleta Plan Nagusia (2003)
Bizikleta-bideak Diseinatzeko Eskuliburu Teknikoa eta Gida Praktikoa (2003)
Bizikletetarako Foru Azpiegituraren Sareari buruzko Foru Araua (2014)