c) Seinaleak-Semaforoak

Errespetatzea. Txirrindulariok gainerako ibilgailu-gidariek eta oinezkoek antzera, trafiko-seinaleak eta semaforoak errespetatu behar ditugu.

  1. Arrisku-seinaleak. Hiruki forma dute eta bazter gorria. Motak: bidegurutzeak, bihurguneak, oinezkoen zebrabidea, galtzadaren estutzeak…
  2. Lehentasun-seinaleak. Bidea eman (sartuko garen errepidean dabiltzanek lehentasuna dute eta bidea eman behar diegu guztiz gelditu gabe ahal bada); Stop (guztiz gelditu behar gara); noranzko batekoek lehentasuna dute…
  3. Debeku- edo mugatze-seinaleak. Hauek biribil gorri baten barruan daude. Motak: denek debekatuta; motordun ibilgailuek eta bizikletek debekatuta; bizikletek debekatuta... edo abiadura-muga: 25, 30 km/orduko gehienez…
  4. Derrigortasun-seinaleak. Biribilak eta hondo urdinean. Motak: derrigorrezko noranzkoa, bizikletak hortik joateko beharra ala horren amaiera (zeharkako marra gorria duenean).
  5. Gomendio-seinaleak. Laukizuzenak eta hondo urdinean. Gomendioa adierazten du, adibidez, bidegorria erabiltzea gomendatzen dute, baina ez dute derrigortzen biribilek bezala.