Segurtasuna handitu. Gurutze eta biribilguneetan istripu asko gertatzen dira eta horregatik arreta berezia jarri beharra dago: eskumara zein ezkerrera hartzen badugu, kontuan izan ispiluko angelu hilek ezkutatu ahal diguten alboan izan ahal dugun txirrindulari edo patinetelaria.
Segurtasun-tartea.Abiadura moteltzean segurtasun-tartea txikitu badaiteke ere, gutxienez txirrindulari edo patinetelariak daudenean gutxieneko tarteari eutsiko diogu, behar izanez gero ondo balaztatu ahal izateko.