Edukia. Gai honetan begiraleek “3-Bizikleta ezagutzea” eta “10-Aparkatzea, umeak eramatea, zamak…” gaiei buruzko errepasoa egingo dugu, parte-hartzaileek ondo bereganatu duten ikusteko.
Galderak. Horretarako galderak egingo dizkiegu taldeko kideei, gauza batzuk erakutsiko dizkiegu ala zerbait egiaztatzeko eskatuko diegu. Ikasleei galderak egiteko orduan modu askotara egin daiteke: talde osoari galdetu aldi berean, ikasle bakoitzari, bikoteka… edo era guztiak erabilita.