Txirrindulariak aurreratzeko, legez, kontrako erreiaren zati bat edo osorik hartu ahal dugu, segurtasun-tartea egon dadin. Baina kontuz: aurreratu ahal izateko, kontrako noranzkotik ez da autorik ezta bizikletarik ere etorri behar, nahiz eta txirrindularia bazterbidetik joan. Hau oso garrantzitsua da eta erabat debekatuta dago kontrako noranzkoan datozen txirrindulariak arriskuan jartzea.
Lerro etengabea: ibilgailurik ezin da aurreratu lerro etengabea dagoenean baina, legez, txirrindulariak aurreratu daitezke. Hala ere, ezin dugu inor arriskuan jarri eta kasu askotan hobe izaten da lerro etenak agertu arte itxarotea, aurreratzeko behar den ikusmena bermatzen digulako.
Ikuspena. Ez dugu aurreratukoez badugu ondo ikusten edo aurreratze segurua egingo dugula ezin badugu ziurtatu.
Tropelean. Txirrindulariak tropelean joaten direnean aurreratzea zailagoa da, baina txirrindulariak horrela seguruago joaten direnez ez dugu gauza negatibotzat hartuko. Bide-zati luze batean aurreratzerik ez badago, ilaran jartzea eskatu ahal zaie keinukari argiekin, ez klaxonarekin, baina normalean hobe izaten da itxarotea eta aukera dagoenean aurreratzea.