Galdetegia

8. Gurutzatzea

Bi modu dago biratuko dugula adierazteko eta gure atzekoak gure maniobraren jakitun izateko: besoa biratu nahi dugun aldera luzatzea edo bestela kontrako eskua gorantz eramatea, L forman.

Kalean gabiltzanean trafiko asko badago, eta ezkerretara gurutzatu nahi badugu, espaloian itxarongo dugu.

Biribilguneetan, ezkerreko erreitik edo erdikotik joango gara beti.

Zebrabide eta semaforoetan txirrindulariok lehentasuna dugu oinezkoen gainetik.

Beti konprobatu behar dugu autoko gidariek ikusi egin gaituztela maniobra bat egin aurretik.

Ibilgailuen mugimenduei adi egon behar dugu, askotan euren maniobrak seinaleztatzea ahazten zaielako.