Galdetegia

3. Bizikleta eta patineteak aurreratzea

Zirkulazio Araudi edo Kodearen arabera txirrindulariak aurreratzeko kontrako erreiaren zati bat edo osorik hartu ahal dugu, segurtasun-tartea egon dadin.

Ez dugu aurreratuko ez badugu ondo ikusten edo aurreratze segurua egingo dugula ezin badugu ziurtatu.

Aurreratzeko txirrindulariarekin 3 metroko segurtasun-tartea uztea gehiegizkoa da, kontrako erreitik ibilgailuren bat etorri daitekeelako.

Kale estuetan eta bihurguneetan normaltasunez aurreratu ahal dugu.

Txirrindulariak aurreratzean, ezkerreko keinukari-argia piztuko dugu eta erreira itzultzean eskumakoa, edozein ibilgailu aurreratzeko egingo genukeen moduan.