Galdetegia

2. Zelan zirkulatu

Txirrindulariei dagozkien seinaleak eta arauak ezagutu behar ditut gidari moduan, adibidez, bihurguneak dituzten jaitsiera luzeetan errei osoa hartu dezaketela.

Bizikletak ezin dira erreiaren erditik inoiz joan, beraz, klaxona jo ahal diegu eskumaldera bueltatu daitezen.

Gero eta udalerri gehiagotan (Bilboko kale gehienetan, adibidez), herri barruko gehieneko abiadura 50 km/ordukotik, 30 km-ra jaitsi dute. Horiek S-30 eremuak osatzen dituzte. Eremu horietan bizikleta eta beste garraio-mota batzuen arteko bizikidetza errazagoa da.

Segurtasun-tartea aurretik eta albotik uztea funtsezkoa da zirkulatzen ari garenean.

Txirrindulariak eta auto-gidariak abiadura berean joaten direnean talka sortzeko arrisku handia dago.