Galdetegia

9. Ohiko istripuak saihestea

Semaforoa berde jartzean, guk aurrera egin nahi dugu. Ezkerrean auto bat daukagu, eta bera eskumatara joaten ari dela ikusi dugu. Bizikletaren txirrina joko dugu autoari jakinarazteko eta aurrera egingo dugu.

Ez dugu inoiz eskumatik aurreratuko, nahiz eta autoa abiadura motelean joan, arriskutsua delako.

Abiadura motelduko dugu bidegurutze batera hurbildu eta kontrako noranzkoan ibilgailu bat datorrenean, agian, seinaleztatu gabe gure eskumarantz gurutzatu nahi duelako.

Bidearen bazter-bazterretik joateak babestu egingo gaitu.

Istripua gertatzen bada, hobe da ez mugitzea, anbulantziari itxarotea eta argiketa bat (atestado) egitea.